San Blas 2013, Argazki lehiaketa

1/Parte-hartzaileak
Edonork hartu dezake parte.
2/ Argazkiak
Argazkiak zuri-baltzez nahiz kolorez egin daitekez.
3/Gaia
Gaia San Blasak 2013 izango da, eta argazkiak originalak eta inon argitaratu eta saritu
gabeak izan behar dira.
4/Argazkien ezaugarriak
Argazkiak 30 x 40 cm.ko eta 2 milimetroko sendoerako (gutxi gora-behera) euskarri
gogorrean (luma-kartoia, passpartout edo antzeko zerbait) aurkeztuko dira. Argazkiaren
gainean ezingo da ipini ez kristalik ez beste ezer. Argazki paperaren neurria: gutxienez 18 x 24
cm. eta gehienez 30 x 40 cm.
5/ Argazkiak zelan aurkeztu
Argazkiekin batera aurkeztu beharko da arau honen eranskin gisa agertzen dan inskripzino
fitxa, egoki beteta eta kartazal itxi batean sartuta, edo bestela orri bat parte-hartzailearen
datuekin (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa). Argazkiak eta kartazala gutunazal handiago
baten barruan sartuko dira, egilea ezagutzeko moduko markarik izango ez dabena. Argazki
bakotxaren atzekaldean eta egilearen datuak dituen kartazalean argazkiaren izenburua
idatziko da. Lehiakide bakotxak bi argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
6/Argazkiak non aurkeztu
Argazkiak Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan aurkeztu ahal dira.
7/Argazkiak aurkezteko epea
Argazkiak aurkezteko epea 2012ko otsailaren 14ko 20:00etan amaitzen da.
8/ Epaimahaia
- Epaimahai gaitu batek argazki onenak aukeratuko ditu. Epaimahaikideak eta epaia
otsailaren 20an jakinazoko dira. Baldin epaimahaiaren ustez argazkiak ez baleuke
behar besteko kalidaderik, saririk ez litzateke emongo.
- Epaia aurkaezina izango da. Arau hauek azaldu edo argitu beharrik balego, edo
lehiaketari buruzko ezelango zalantzarik balego, epaimahaiak izango leuke kasu
guztietan azken hitza.
9/Sari banaketa
Sariak 2013ko otsailaren 20an bananduko dira Txanporta Kultur Etxean, 19:00etan.
10/Sariak
Sariak:
- Lehen saria: 400 euro.
- Bigarren saria: 250 euro.
- Saritu bako herriko egilearendako akzesita: 150 euro.
Lehiakide batek ezingo dau jaso sari bat baino gehiago.
11/Jabetza
Argazki sarituak Abadiñoko Udalaren jabetza izango dira eta Udalak esku osoa izango dau
deritzon eran erakutsi, erreproduzitu eta argitaratzeko egile eskubiderik ordaindu barik.
Argazkiak herriaren ondasun bihurtuko dira eta ezingo dira salerosi.
12/ Erakusketa eta proiekzioak
Aurkeztutako argazki enparauekin epaimahaiak sorta bat aukeratuko dau erakusketa bat
egiteko Txanporta Kultur Etxean 2013ko otsailaren 20tik martxoaren 8ra bitartean.
Erakusketa amaitu ondoren argazki horien egileek 30 eguneko epea izango dabe argazkiak
erretiratzeko. Epe horretan erretiratu ez diren argazkiak Udaleko Kultur Arloko artxiboetara
joango dira.
13/ Oharrak
Lehiaketa honetan parte hartzen dabenak arau hauek osorik onartzen ditu. Antolatzaileek
eskua dauke lehiaketaren onerako iruditzen jakezan aldaketa guztiak egiteko.
Bases del concurso PDF
Comentarios
Publicar un comentario